Basauri Koral Elkartea 2014

 

                     Ongi etorri Basauri Koral Elkartea eta

                     Basauri Koral Txikiren webgune berrira

Pagina Oficial de Basauri Koral Elkartea y Baauri Koral Txiki

   Adi! Basauri Koral Elkartea eta Basauri   Koral Txiki zure bila ari dira!! 👉🏼

KONTZERTUAK

BIDEOAK

Gustukoen dugun zerbaitekin udaberria hasteko baino modu hoberik ez dago... Abestearekin!

 

Primaveras Musicales Pejinas zikloaren XXIV. edizioan parte hartuko dugu datorren maiatzaren 11n Laredoko Santa Maria elizan (XIII. mendekoa), arratsaldeko 20:30ean.

 

Ezagutu nahi bagaituzue, badakizue non aurki gaitzakezuen.

 

Sarrera DOAN da.

San Migueleko Lehen Jaunartzea

Maiatzak 25.

Joan den ekainaren 10ean gure Txikiek euren guraso, senide eta lagunei abestu zieten. Eskerrik asko zuen ahotsak eta energia gurekin konpartitzeagatik.  Zorionak!!!

Gure Basauri Koral Txiki

Ekainak 10.

Gutxi falta da 2019ko BATari hasiera emateko! Aurtengoa berezia izango da ahots zurietan oinarrituta egongo da eta.
Azaroaren 9tik 23ra bitartean Lilura Abesbatza, Basauri Koral Txiki, Soinu Bidea, Kirikiño Abesbatza, Otxote Jatorki Abots Zuriak eta Basauri Koral Elkartea izango dira.
Animatu eta etorri musika onaz gozatzera!

BAT 2019

Azaroak 

Basauri Koral Elkarteak, Basauri Koral Txikik, Danbolin Txistulari Elkarteak, Edurre Euskal Dantza Taldeak, Biarte Dantza Eskolak, Soinu Bideak eta Iñaki Belasko pianojoleak ongintzazko kontzertua antolatzen ari dira urtarrilaren 4rako (19:30ean) Social Antzokian. Sarrerak 4 euro balio ditu eta bildutako dirua Janabide Basauriko laguntza elkarteari emango zaio.

Nahi duenak, gainera, zozketa batean parte hartzeko aukera izango du euro biko txartelak erosita.

Honakoek emandako opariak zozketatuko dira:
Eroski: Gabonetako saskia
Roaldo bitxidenda: erlojua
Viña Olabarri: erreserba ardo botila (magnuma)
Computronics: bluethooth hargailua
Baietz jatetxea: bi lagunentzako afaria

Laguntzaileen artean Basauriko Udala, Social Antzokia, Ariz kopistegia eta Laboral Kutxa ditugu.

Gogoratu!!! Urtarrilaren 4an, 19:30ean Social Antzokian.

Arrazoi on baterako dirua bilduko da. Animatu eta etorri!

ORGINTZAZKO V. KONTZERTUA

Urtarrilak 4.

2.764,42 € Janabiderentzat

Oso pozik eta harro gaude Basauriko familien ongizaterako geure ahalegintxoa egin dugulako.
Dakizuenez, joan den urtarrilaren 04an bai Basauri Koral Elkarteak, bai Basauri Koral Txikik Basauriko beste hainbat talderekin batera (Soinu Bidea, Edurre Euskal Dantza taldea, Biarte Dantza Eskola, Danbolin Txistulari Elkartea eta Iñaki Velasco) kontzertua eskaini genuen Janabideren alde.
Ekitaldi horretan 2.764,42 euro batu genituen.
Eskerrik asko bertan egon zineten guztioi, zuen emariei esker Janabidek basauriarren alde egiten diharduen lan zoragarria egiten jarraitu ahal izango baitu.

ESKERRIK ASKO BASAURI

Urtarrilak 4.

Primaveras Musicales Pejinas zikloaren XXIV.

Maiatzak 15.

Ze polita den maiatza!!!

Zergatik? Gauza askotatik, baina guretzat datorren maiatzaren 25ean Basauriko San Migeleko umeek bertako elizan lehen jaunartzea egingo dutelako. Horregatik, egun berezi eta ikaragarria izatea nahi dugu, umeak izango baitira ekitaldi honetako protagonista!

- 11:30 lehen txanda.

- 13:00 bigarren txanda.

Pozik eta ilusioz abestuko dugu, beraientzat egun ahaztezina izan dadin!

ZORIONAAAAAAAK!!!!!

Eskerrik asko

 Abenduak 15.

Dakizuenez, joan den abenduaren 15ean Ongintzazko IV. kontzertua eskaini genuen Basauriko San Pedro elizan. Oraingoan Adembi elkartearen (Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea) aldekoa izan da. Eskerrak eman nahi dizkiegu Danbolin Txistulari Elkartea, Edurre Euskal Dantza Taldeari, Soinu Bideari eta gure txikiei egitasmo honetan gurekin egoteagatik. Eskerrik asko laguntzaile izan ditugun San Pedro elizari, Roaldo Joyerosi, Bilbondori, Basauriko Merkatari Elkarteari eta Basauriko Udalari. Baina eskerrak batez ere zuei, bertaratu zineten ikus-entzuleoi, zuen laguntzarekin 970,96 euro batu genituelako. 
Zorionak eta Urte berri on denoi!

BAT 2018

Azaroak 16

Zain geunden momentua heldu zaigu! Ze urduri gauden!

Ostiralean, azaroak 16, arratsaldeko 20:00etan Basauri Koral Elkarteak eta Basauri Koral Txikik Basauriko Sozial Antzokian abestuko dute BATaren 45. edizioari agur esateko. Sorpresaz betetako ikuskizuna izango da. Abesbatzokin batera, eta José Angel Roblesen zuzendaritzapean (Basauri Koral Elkartea eta Basauri Koral Txiki taldeen zuzendaria) oholtza gainean Danbolin Txistulari Elkartea, Edurre Euskal Dantza Taldea, Iñaki Belasko pianista, Ernesto Sánchez aktorea, Imanol Astigarraga, Oskar Bastida, Elena Kortebarria, Irati Nekoiza eta Grupo Maguare dantzariak izango dira.

Aurrerapen gisa, istorioaren zatitxo bat kontatuko dizuegu... Basauriar baten erruz, ustekabeko lekuetara egingo dugu bidaia, bertan hainbat esperientzia biziko ditu eta azkenean ondorio batera iritsiko da... Baina hori sorpresa izango da. Etorri eta amaiera jakingo duzue. Sarrerak agortzen ari dira, beraz, erosi lehenbailehen!

BAT 2018

Urriaren 13an hasiko dugu BATaren 45. edizioa, Bartzelonako Cor Vivace taldearekin. Talde ezberdina, freskoa eta abesbatza musika eta koreografia uztartzen dituena.
Beste hiru abesbatzak ondoko lurraldeetatik datozkigu, Nafarroatik Ereintza (urriak 20) eta Mendi (azaroak 10) abesbatzak eta Kantabriatik Canta Laredo (urriak 21). Auzokide ditugunez, ondo ezagutzen ditugu eta kalitate ezin hobea eskainiko digute hirurek ere. Ezin zitekeen bestela izan, eta nola ez, Soinu Bidea (azaroak 11)ere gurekin izango da. 
Eta azkena, Basauri Koral Elkartearen eta Basauri Koral Txikiren ikuskizuna (azaroak 16). Aurten Edurre Euskal Dantza Taldea, Danbolin Txistulari Elkartea, Oskar Bastida, Elena Kortaberria, Imanol Astigarraga eta Irati Nekoiza dantzariak, Ernesto Sanchez aktorea eta Iñaki Belasko piano-jotzailearekin batera sorpresa piloa izango duen ikuskizuna dakarte. Guztia José Angel Roblesen zuzendaritzapean.
Ezin dituzue kontzertuok galdu, beraz, apuntatu datak agendan. ZAIN IZANGO GAITUZUE!

Herriko Taldeaken 50. urteurreneko gala

 Urriak  05

Aurten Herriko Taldeak 50 urte beteko ditu eta data hain garrantzitsua ospatzeko, datorren ostiralerako, urriak 5, gala oso berezia antolatu du Social Antzokian. Arratsaldeko 20:30ean izango da. Basauri Koral Elkartearentzat ohore ikaragarria da basauriarrontzat hain zirraragarria izango den ekitaldi honetan parte hartzea. Beraz, Eskerrik asko eta Zorionak Herriko Taldeak! 

Basauri Musika Kalean

Irailak 16.

Basauri Koral Elkartea harro dago Basauri Pintxo Festako partaide izango delako. Igandean (irailak 16) zain izango gaituzu 13:00etatik 15:00etara oinezkoentzako kalean eta nahi baduzu elkarrekin herriko kaleak musikaz alaituko ditugu.

 Eskerrik Asko

   Ekainak 9.

 

Gaurko entseguarekin amaituko dugu ikasturtea. Baina ez genituzke oporrak hartu nahi Doneztebeko (Nafarroa) Gure Mendi Abesbatzari eskerrak eman gabe. Izan ere, aipagarria da joan den ekainaren 9an herriko elizan eskainitako kontzertua zela eta egin ziguten harrera ona. 
Horren erakusgarri bideo hau jarri nahi dugu. 
Ez dakigu handik ekarri genituen gauza guztiak nola eskertu; etxean bezala sentiarazi gintuzten, oso abegitsuak eta hurbilak izan ziren eta batez ere... EDERTO BATEN JAN genuen!!! Ikaragarria benetan!! A zer nolako hasierakoak!! Eta postreak!! Dena gogo baino gozoago!! Aho zabalik utzi gintuzuen... 
Benetan atsegin handia izan da.

Olabarrietako jaiak

Maiatzaren 26a.

 

Basauri Koral Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio bai Galdakaoko Olabarrieta auzoari, bai bertako jai-batzordeari joan den larunbatean egin ziguten harreragatik. Egun hunkigarri eta berezia izan zen denontzat eta sentimendu horrekin jarraitzen dugu oraindik ere. 
Jesus San Emeteriok, Olabarrietako Sociedad Recreativako presidenteak, honako mezu hau bidali digu: "Basauri Koral Elkartearen ikuskizunarekin pozarren gaude. Zuen dinamismo eta ahotsekin arratsalde ezin hobea igaro genuen. Guretzat, gainera, harrotzekoa da orain dela 63 urte gure Maria Erregina elizaren inauguraziorako etorritako abesbatza bera berriz ere gurekin egotea."
Horrekin dena dago esanda. Besarkada handi bat guztioi eta eskerrik asko gugan zuen konfidantza osoa jartzeagatik. 😉
Gora Olabarrietako jaiak!! Gora Olabarrietako jendea!!
!👏🏽👏🏽

Eskerrik Asko

Maiatzaren 12.

 

EREINTZA ABESBATZAri eskerrak eman nahiko genizkioke XXI. Abesbatza Kontzertuen Udaberriko Ziklora gonbidatzeagatik. Lizarrako San Juan Bautista elizan izan zen, leku ikurgarria benetan. Bikain hartu gintuzten eta afari paregabea eman ziguten. Hitzik gabe geratu ginen. 
Eskerrik asko guztiagatik, laster arte! 😉

Bizakaiko XLV. abesbatzen astea

Otsailaren 9a.

 

Otsailaren 9an, ostirala, Begoñako basilikan (Bilbo) entzun gaitzakezue Bizkaiko Abesbatzen Astean arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Zuen zain izango gara!  

Kalejira Bilbon

Abenduaren 23a.

 

Abenduaren 23an, Olentzero egunaren bezperan, 2. barrutiko merkatari elkarteari esker, Bilboko kaleetan gabon-kantak abestuko ditugu. Zumaia kalean hasi (Larrazabal batzokian) eta Paneratik igaro ondoren Traukon bukatuko dugu. Animatu zaitezte zuen zain egongo gara eta!

BAT 2017

 

BATaren  44. edizioa da eta espero dugu askoz gehiago izatea, gure mugetan zein euretatik kanpo dauden abesbatzarik onenak ekarri nahi baititugu.  

Zatoz abestera

 7 eta 16 urte bitartean badituzu eta abestea gustuko baduzu, zure bila gabiltza. Basauri Koral Txiki zure abesbatza da.

 

      Musika ikasi eta ondo pasatzen duzun bitartean gozatuko duzu.

 

      Ostiralero arratsaldeko 19:00etatik 19:45era gure egoitzan aurki gaitzakezu, Autonomia 12-14an. Hurbil zaitez daukagun giro ederra ikusi eta probatzera.

       Izena emateko 635 720 594 telefono zenbakira dei dezakezu edo webgune honetako “harremanak” atala bete eta zurekin albait arinen ipiniko gara harremanetan. 

Udaberriko kontzertua

Apirilaren 8a

Udaberriko hurrengo kontzertura gonbidatzen zaituztegu,Iraurgi Abesbatzarekin batera Azkoitian eskainiko duguna!!

Apirilak 8 / 20:00 etan Azkoitiko parrokian.

¡¡ Zuen zain izango gara !!

Bizkaiko abesbatzen XLIV. astea

Otsailaren 22a

Datorren otsailaren 22an, Basauri Koral Elkarteak Bizkaiko Abesbatzen XLIV. astean parte hartuko da. Arratsaldeko 20.00 etan izango da Nuestra Señora De Begoña Basilican. Denok gonbidatuta zaudete.

1/2

Please reload

  • Wix Facebook page
  • YouTube Classic
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page