Basauri Koral Elkartearen kontzertua

    Datorren larunbatean, azaroak 21, Basauriko San Pedro elizan arratsaldeko 20:30ean Basauri Koral Elkarteak amaiera emango dio urtero antolatzen duen BATari.

 

Aurtengoa 42. Kontzertuak atal ezberdin bi izango ditu.

Lehenengo atalean garai ezberdinetako zenbait euskal 

 

konpositoreren lanak eskainiko ditu. Hori horrela, polifoniatik hasi, García Lorcaren poemetatik igaro eta gaur eguneko musikara arteko estilo arragoa lortuko du. Entzutera datozenek aukeraketarekin atsegin hartuko dutelakoan daude.

 

    Kontzertuaren bigarren atala aspalditik buruan duten ideia batetik sortu da eta azkenean itxura eman ahal izan diote. Garai eta estilo askotako pelikuletako soinu-banden aukeraketa izango da; zuri-beltzeko pelikula klasikoetatik Hollywoodeko azken superprodukzioetara.

 

Ikus-entzuleentzat obra batzuk ezagunak izango dira; beste batzuk, ostera, duten edertasun eta sentiberatasunagatik musika ezagutzan gehituko dituzten aurkikuntzak izango dira. 

  • Wix Facebook page
  • YouTube Classic
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page

 

Basauri Koral Elkartea 2014