Basauri Koral Elkartea 2014

   

 Gure auzokidea den Donostiatik Aita Donostia Abesbatzarekin gozatuko dugu, bere interpretazioetan heldutasun artistikoa duen abesbatza dela ikusten baita.  Kantabriatik Coral de los Corrales de Buelna etorriko zaigu, bere ahotsen armoniarekin eta errepertorio zabalarekin atsegin emango diguna.  

 

      Iaz Basauri Koral Txikiren debuta arrakastatsua izan zen. Ziur gaude aurten ere beste horrenbestekoa izango dela eta entzutera joango direnak hunkituko dituen kontzertua eskainiko duela. Oraingo honetan freskotasuna eta eszenatoki gainean etorria erakusten duen Mungiako Tantak Koralarekin erdibana egingo du kontzertua.  

 

      Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe Soinu Bideak egunez egun erakusten du kalitate handiko kontzertuak eskaintzeko lanean diharduela.  

 

      Edizio honi amaiera emateko, anfitrioia den Basauri Koral Elkarteak zati bitan banatuko du kontzertua. Lehenik jazz meza bat eskainiko du; bigarrenik entzuleak harrituko dituen abesti ezagun batzuk abestuko ditu.  

 

      Orain arte ekitaldion aurkezle bikaina Jon Villapun izan bada ere, aurten Itziar Ituño basauritar aktoresa eta Roberto Trigueros Basauri Koral Elkarteko kidea arituko dira lan horretan.

 

      Basauritar guztiak abesbatzak ezagutzera eta edizio honetan prestatu dugun menu zabala dastatzera gonbidatu nahi ditugu, maitasun eta ardura handiz prestatu dugu eta.  

 

      Etor zaitezte! Zure zain gaude!

 

BAT 2014

 

      BATaren 40. urteurrena igaro ondoren edizioak gehitzen dihardugu. Aurtengoa 41. da eta espero dugu askoz gehiago izatea, gure mugetan zein euretatik kanpo dauden abesbatzarik onenak ekarri nahi baititugu.

 

      Iaz jasotako eskari eta zorion mezuen ondorioz, irailaren 21ean emango diogu hasiera BATari herrian zehar egingo den kalejirarekin. Kirola Tabernan hasiko gara 13:00ean. Julen Díez izango da trikitilaria eta Aritz Zamalloa pandero-jolea.

 

      Madriletik Gospel Living Water etorriko zaigu Social Antzokira belarrientzat benetako oparia izango dena. Aurtengo edizioko sorpresa izango da, ikus-entzuleei gozamena sentiaraziko dien gospel abesbatza. Kontzertu honetarako sarrerak 4 € balio ditu eta gainontzeko kontzertuak dohainik izango dira San Pedro elizan.

 

  • Wix Facebook page
  • YouTube Classic
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page