Gure txikiak

 

      Basauri Koral Txiki, Basauri Koral Elkarteak izan duen egitasmo desiratuena 2013ko irailean sortu zen. Gaur egun, 4 urtetik 17 urtera bitarteko 20 ume inguru. 

 

      Taldeak 2013ko BATaren ekintzetan debutatu zuen eta ordutik hainbat ekintza eta kontzertutan parte hartu du.

 

      Kideetako batzuk oso gazteak izan arren, ahalegin eta dedikazio handiarekin dihardute, egunez egun musika arloan sakondu, ikasi eta hobetzen joateko.  

 

      Kideen adin tartea zabala izanik, zenbaitetan bitan banatzen dira. 

 

 

 
Basauri Koral Txiki

 

 

    Gazteenen taldean hamar kide inguru daude, 4-10 urte bitartekoak.

 

    Azpimarratzekoa da erronkei aurre egiterakoan erakusten duten poztasun eta gogo bizia.  

 

 
Basauri Koral Gazte

 

    Nagusien taldeak zortzi kide ditu, gehienak neskak, 11-17 urte bitartekoak.

 

    Elkarrekin lanean denbora gutxi daramaten arren, harrigarria da lortu duten enpastea eta ahotsen goxotasuna. 

 

  • Wix Facebook page
  • YouTube Classic
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page

 

Basauri Koral Elkartea 2014